Hezkuntza-eragileak LOMCEren kontra

LOMCE-ADIERAZPENA-ERAGILEAK_2013-2-19
LOMCE: hezkuntza eragileon adierazpena
Adierazpen honen sinatzaileok ezaugarri nagusi batek batzen gaitu: gure aniztasunak.
Anitzak gara eta, gure hezkuntza sistemaren eraikitzeari dagokionez, ikuspegi anitzak
ditugu gure baitan. Hala ere, bat gatoz LOMCE delako legearen edukia aztertzerakoan,
bere ezarpenak gure ikasleriaren heziketarako eta gure hezkuntza sistema propioa
eraikitze bidean ekarriko lituzkeen ondorioengatik. Honek agerraldi honetara ekarri
gaitu, eta honekin batera antolatuko ditugun ekintzetan parte hartzeko deia elkarrekin
egiten dugu.
Nazioarteko azken ebaluaketek eta ebaluazio diagnostikoek adierazi duten bezala,
gure ikastetxeen egoera eta errealitatea desberdinak dira Estatuko beste sistemekin
alderatuz gero. Izan ere, gure adierazleak nabarmenki hobeak dira arlo hauetan:
eskola-uzte goiztiarraren tasa, DBHko tituludunen portzentaia, enpresen atsegintasunmaila eta Lanbide Heziketaren lan-txertatze handia, goi-mailako ikasketen titulaziotasa, eta abar. Era berean, badakigu zertan hobetu behar dugun eta ikasleen
konpetentzia guztiak garatzea dela aurrerantzean gure erronka nagusia. Testuinguru
honetan LOMCEren helburuak euskal eskola komunitateentzat ez dira esanguratsuak,
ez dira egokitzen gure errealitatera.
Gure helburua ikasle euskaldun eleaniztunak sortzea da. Ondorioz, euskara ardatz
duen eredu bakarra behar dugu, eta ikaslearen ingurune soziolinguistikoa eta
gaitasun psikologikoak kontutan hartuko dituen ikaskuntza metodologia ezarri.
LOMCEk zalantzan jartzen du planteamendu hau, ez baita bermatzen eta indartzen
hizkuntza koofizialen esparruetan hizkuntzarik ahulena (planteamendu honek
euskararen aurka jotzen du). Halaber, enborreko jakintzagaia ez izanik, bigarren
mailako hizkuntza bihurtzen du.
Bestalde, eskolan euskaraz ikasteak bakarrik ez du ekarriko euskararen normalizazioa,
eta hizkuntzaren rola testuinguru bakoitzean zein den argitu behar da. Hori da, hain
zuzen, lege honek baimentzen ez duena.
Aldi berean, adierazi nahi dugu gure desadostasuna Legeak sustatzen duen hezkuntza
eredu eta irizpide baztertzailearekin. Aitzitik, eskola inklusiboa, konpentsatzailea eta
integratzailea bultzatzen dugu, hots, ikasle guztientzako aukera berdintasunean,
ekitatean eta kalitatean oinarritzen den hezkuntza. Hori dela eta, ezin gara bat etorri
14 urtetik aurrera ikasleak sailkatu eta bereizi egiten dituen lege batekin: DBH
bukatzean bi graduatu-titulu mota, ”lehen eta bigarren mailako” arloak eskaini,
prestakuntza-ibilbide zurrunak, pasabiderik gabeko eskaintza … Hitz gutxitan, ikasleen
bazterkeria eta bereizkeria dira nagusi. LOMCEk ez du ikasle guztien eskola emaitzen
aurrerapena bultzatzeko hobekuntza proposamenik eta planik ahalbideratzen. Honela
XXI mendeko konpetentziak (autonomia, inguru nahasietan moldatzea, iniziatibaduna
izatea, etab ) nekez eskuratuko dira. 2
Halaber, curriculumaren antolaketak hezkuntza sistemaren uniformetasuna eta
kontrola bultzatzen ditu, hezkuntza eta ikasle eredu bat sustatuz: curriculum-ataleko
helburu zurrunak ezartzea, Gobernuak erabakitako irizpideen bidez ebaluatu eta
neurtzea, DBH eta Batxilergoa bukatzerakoan errebalidak eta bitarteko mugarriak LHn
tartekatzea, eskuraturiko datuekin eskolen sailkapena egin eta hauexek publiko
bihurtzea, sektoreko profesionalak eta eskolak ahalegin horretan jarduten ipintzea eta
“estandar” jakin batzuetara iristen ez diren eskolen gaineko zehaztu gabeko neurriak
hartzea dira proposatzen diren bideak. Non kokatzen da eskolen eginkizuna? Bide
honetan ikastetxeak ez dira nolabaiteko “akademia” bilakatzen?.
Aurreko aukeretatik abiaturik, Legeak ikastetxeen autonomia murrizten du, gehiena
kanpotik erabakiz. Hezkuntza-esperientzia aurreratuenek hau adierazten digute:
ikastetxeon autonomian sakontzea, eskola komunitatearen partaidetza eta
erabakimena antolatzea, curriculuma eta hizkuntza planteamenduak ikasleen
beharretara egokitzea eta konpetentzia guztien ebaluaketa eredu malguak ezartzea,
ezinbestekoak direla hobekuntza sustatzeko. Legeak, partekatzen ez dugun
kalitatearen kontzeptua planteatzen du, zeren guretzako kalitatea ikasle guztien
arrakasta bermatzea delako,aukera berdintasuna irizpide izanik, horretarako behar
diren prozesuak, antolaketa, baliabideak eta esperientziak eskainiz eta trukatuz,
bikaintasuna eta ekitatean oinarrituriko guztiontzako hezkuntza sistema bat eraiki ahal
izateko.
Gure iritziz, hezkuntza sistema iraunkortasunez hobetu nahi bada, ezinbestekoa da
alderdi politikoen eta eragileen parte-hartzea eta adostasuna. Gure Hezkuntzaren
gaurko errealitatea eta gure ikastetxeetan urteetan egindako ahalegina ahaztu egin du
Wert Ministroak. Gure aldetik, bestelako bidea proposatzen dugu: praktikaren gaineko
hausnarketa eta gogoeta eginez, hezkuntza sistema aurreratuenen esperientzia
kontuan hartuz eta Euskal Herriaren testuinguruan aplikatuz, gure Hezkuntza
Sistema eta Curriculum Propioa pixkanaka eraikiz joatea. Horregatik guztiarengatik
ozen aldarrikatu nahi dugu:
LOMCEri EZ, Gure Hezkuntzari BAI.
2013ko Otsailak 15
EHIGE, BIHE, SAREAN, IKASTOLEN ELKARTEA, ERKIDE IRAKASKUNTZA

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .