Elexalde IGE – HABE Hizkuntz Eskakizunak eta EGA ikastaro trinkoak

  1. HABE Hizkuntz Eskakizunak eta EGA ikastaro trinkoak

    1. Helburua:

Institutuetako azken mailetako ikasleentzako EGAren eta HABEk deitutako Hizkuntza Eskakizunen aurrean, aurrezagutza minimo bat ziurtatzea:

Azterketen euren nondik-norakoak: zenbat zati duen eta nolakoak diren, gainditzeko zer eskatzen den, egutegiak, epeak…

Euskararen aldetik dituzten zailtasunak: ikasleek autodiagnosia egiteko tresnak eskaini, azterketetara joateko prestatuta dauden ala ez jakin dezaten: Euskaltzaindiaren azken arauak, erdarakadak, ortografia eta abarri gainbegiradatxo arina egin ostean, azterketak klasean egin, bakoitzak bere maila ikus dezan.

EGA azterketara aurkezteko 17 urte bete behar dira azterketa egiten den urtean, beraz, 16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango litzateke, ostean azterketa egitea baldin bada helburua.

Bestetik, HABEk kudeatzen duen 3. Hizkuntza Eskakizuna egiteko modua izan lezakete ikasleek. Ikastaroan bertan pasatuko zaie informazioa eta berori landuko da ikastaroaren barneko curriculumaren barruan.

Ordu kopurua:

a) 100 orduko ikastaro trinkoa: maiatzaren 26an hasi ekainaren 17ra arte; Eta gero, irailerako 3 egun gehiago adostuko dira ikastaroa guztiz amaitu ahal izatzeko. Orotara 100 ordu izango dira, 5 orduko saiotan banatuta (08:30-14:00), ordu erdiko atsedenaldia tarteko.

Azterketa berehala egin nahi dutenentzat izan daiteke egokia. Dena den, kontuan eduki hurrengo deialdia irailean dela.

Egoitza:

Maiatzaren 20tik aurrera institutuan eskolarik izango ez dutela kontuan hartuta, Barandiara AEKko euskaltegian egingo da ikastaroa (ikasleen erosoago izango delakoan). Helbidea: Barandiaran 5 (Simply supermerkatuaren aurrean)

  1. Prezioa:

Ikastaroon prezioa honako hau izango litzateke:

100 ordu x 1,70 € orduko = 170 euro

Matrikulatzeko epea:

Apirila osoa maiatzaren 19ra arte. Ikastaroaren kobraketa maiatzaren 20an egingo da.

DIRU-LAGUNTZAK:

Ikasleek (Galdakaokoek behintzat) %45eko dirulaguntza jasoko dute Udalaren partetik, orduen %90eko asistentzia errespetatuz gero, eta aprobetxamendu egokia izanik. Udaleko euskara ikasleen diru-laguntzen arautegiaren arabera, diru-laguntzak banatzeko orduan prorrateoa izan dezakete, (nahiz eta oso ohikoa ez izan). Udalak urte horretarako aurreikusitako diru-partida euskara ikasten dabiltzan guztientzat nahikoa ez den kasuetan gertatzen da kasu hau. Porrateoa egiteak suposatzen duena honako hau da: norberari legez dagokion diru-partida baino gutxiago izatea, eskatu duten ikasle kopuruak gora egin duelako eta aurreikusitako diru-partida nahiko izan ez delako.

Behin ikastaroa amaituta arautegia bete duten ikasle bakoitzari berari dagozkion paperak prestatzen lagunduko diogu. Uztailean udaleko ESAN bulegoan sartuko dituzte paperok. Horretarako uztaila osoa izango dute. Diru-laguntza urte bereko azaro-abendu aldera jasoko dute.

  1. Ikaskuntza laguntzeko bestelako ekintza garrantzitsuak:

  2. Euren ikasketa prozesoa laguntzekoen artean, hauexek iruditzen zaizkigu interesgarri, bereziki:

Internet sarean Euskara hobetzeari begirako aukerak jakinaraziko zaizkio ikasleari: Gure esku dauden edo ezagutzen ditugun web egokien erabilera, euren autonomia sustatzeari begira.

Azterketetarako matrikula egiteko, behar den informazioa, euskaraz zein gaztelaniaz, guraso guztiek jakin dezaten eginbeharra zein den.

Azterketarako matrikulak egiteko laguntza: Egun batean ordutegi tarte batean, geurekin batera egiteko aukera izango dute ikasleek. Informazio hori guztia gelan jakinaraziko zaie.

Euskaldun euskaltzale baten bisita, besteak beste: Gure inguruan, halako batzuk ezagutzen ditugu eta euren euskararekiko harremana ikasleei azaltzeari oso motibagarri deritzogo. Asmoa, erabilera bultzatzea

Barandiaran kalea, 5 / Galdakao 48960 (Bizkaia)

tel.: 94 456 41 19 email: barandiaran@aek.eus

euskaraz_gozatu_foto300x168

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .