Testuliburuen Programa Solidarioa

Testuliburuen Programa Solidarioa.

2013-2014 ikasturtean Testuliburuen programa solidarioa arautuko duen agindua oraindik argitaratu ez den arren, Hezkuntza sailak konfirmatu digu jada ez dela dirurik egongo LHko 3., 4., 5. eta 6. mailetako liburuak berritzeko.

Dakizuenez, Programa honek lau urteko iraupena zehazten zuen liburuentzat eta, ez badira berritzen datorren ikasturtean, 6. urtez berrerabiliko lituzkete 3. eta 4. mailako ikasleek eta 5. urtez 5. eta 6. mailakoek.

Hori dela eta, zera eskatzen dizuegu EHIGE eta federazioek: ikasturte horietako familiek ez dezatela kuotarik ordaindu (29 eta 30 € aurten).

Hilabeteak daramatzagu gai honen inguruan lanean Hezkuntza Sailarekin eta saiatu gara erakusten liburuak ezin direla berrerabili 5 eta 6 urtez. Horretaz gain, urte hauetan familiek ordaindutako kuotekin liburuen kostu osoa betetzen dela ere erakutsi diegu. Ondorioz, ez du zentzurik kuota berririk ordaintzeak baldin eta liburu berririk ez badago.